Ikaskuntzaz beteriko bidaia aberasgarri honi amaiera ematera nator gaurko honetan. Hitzaldi, bisita, tailer, etab.-ez betetako lauhileko honi.
Etapa honi amaiera emateko, bertan ikusi eta ikasitakoaren inguruan hitz egin nahi nuke. Horretarako, denboran atzera egin eta lauhilekoaren hasieran kokatuko naiz.
Gogoan dut aniztasunaren inguruko lan bat egitea proposatu zigutenean, ideia polita iruditu zitzaidala. Egia esateko, aniztasunaren inguruan informazioa nuela pentsatzen banuen ere, saioetako dinamikei eta praktikei ekitean, ohartu nintzen aurreko baieztapena ez zela guztiz egia. Izan ere, ez bainekien nola ulertzen nuen aniztasunaren kontzeptua.
Aniztasuna, zuzenean, aniztasun funtzionala, kulturala, generoari lotutakoarekin... erlazionatzen nuen, honen ikuspegi zabala mugatuz. Aldiz, denbora aurrera igaro ahala, aniztasunaren inguruan nuen ideia garatzen eta loratzen joan dela ikusi dut eta prozesu honetan garrantzi handia izan duten hainbat tailer, hitzaldi eta bisita aipatu nahiko nituzke.
Hasteko, UNRWA jardunaldien inguruan hitz egin nahi nuke. Bertan, Palestinako emakumearen ahotik entzundako hitzek zer pentsa handia eman zidaten, guztion errealitatea berdina ez zela jabetu nintzen, eta pertsona guztiek ez dutela guk dugun zorte bera. Bestalde, oso zortekoa sentitzen naiz antzerki tailerra jasotzeaz. Honen bidez, nireaz aparteko errealitate bat "bizitzeko" aukera izan nuen eta honek zer pentsa handia emateaz gain, gaiaren inguruan interes handia piztu zidan. Hemen ikus dezakezue: https://naroaolanot.blogspot.com/2019/02/unrwa-jardunaldiak.html
Arestian aipatutako hitzaldiarekin lotuz, Pausokako hitzaldiak, aniztasunaren beste errealitate bat islatzeko balio izan zidan. Honen bidez, aniztasun funtzionalaren inguruko errealitate bat hurbilago ezagutzeko aukera izan nuen, honek dakarzkien zailtasun, oztopo eta saiakera guztiekin. Aurreko hitzaldiarekin bezala, hau entzun ostean, milaka eta milaka errealitate ezberdin zeudela ohartu nintzen, eta guzti hauek, nire inguruan daudela etengabe. Bestalde, hezkuntzak errealitate honi aurre egiteko duen indarraren garrantziaz ere jabetu nintzen. Izan ere, hezkuntzak guztia konpondu ezin badu ere, aurrerapen handiak egin ditzake, horregatik, eskola komunitate osoaren inplikazioa ezinbestekoa izango da eskola inklusibo bat sortu ahal izateko. Hitzaldi honen hausnarketa sakonagoa ikusi nahi ezkero, hementxe ikus dezakezue: https://naroaolanot.blogspot.com/2019/03/pausoka-inklusioaren-bidean_4.html
Jarraian, Chrysallisek eskainitako hitzaldiaren inguruan hitz egingo dut. Esan beharra dut, hitzaldi honen bidez jaso nuela lauhileko honetako esperientzia emankorrena. Izan ere, errealitate gordin bat zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera izan nuen eta nahiz eta transexualitatearen gaia aurrez ezagutu eta honen inguruan informazioa izan, inoiz ez nuen pentsatuko zer den gai honek atzetik dakarren guztia. Horregatik, hitzaldi hau eskaini ziguten pertsonen istorioek izugarri hunkitu ninduten eta halako "klik" bat egin zidan buruak, esanez, gogor ahaleginduko naizela etorkizuneko nire ikasle ororen ongizatea eta zoriontasuna bermatzen.
Bestalde, aurreko hitzaldi eta tailerrek bezala, Chrysallisekoak ere, aniztasunaren inguruko beste ikuspegi bat erakutsi zidan. Hitzaldi hau biziki baliagarria iruditu zitzaidan, bereziki, bertan kontatutakoa esperientzia pertsonaletatik kontatua izan zelako. Hori dela eta, pertsona hauek bizitakoa gertuago ikusi eta sentitu ahal izan nuen, nahiz eta nik egoera hura ez bizi izan. Hitzaldi honek, aurreko besteek bezala, hezkuntzak gizartean duen garrantzia azpimarratzeko balio izan zidan. Hezkuntzak markatuko baitu etorkizuneko pertsonen nortasuna eta jokaera. Horregatik, ezinbestekoak izango dira eskola komunitateko partaideen inplikazioa, etengabeko formakuntza eta jarrera aktiboa, modu honetan bakarrik lortuko baitugu gizarte justu eta zoriontsu bat.
Informazio gehiago jaso nahi izan ezkero: https://naroaolanot.blogspot.com/2019/04/chrysallis_13.html
Laburbilduz, hitzaldi, tailer zein bisita bakoitza ikaskuntza prozesu honetan ezinbestekoa izan dela deritzot, bakoitzak bere eginkizuna izan baitu. Ekintza guzti hauek eta beste hainbat batuz ikaskuntza aberasgarri hau jasotzeko eta honekin batera, esperientzia ahaztezin bat bizitzeko aukera izan dut. Hau da, nire ideiak zalantzan jartzekoa, ikasitakoa desikasten ikastekoa, eraikita ditudan aurreiritziez ohartzekoa eta hauek suntsitzen ahalegintzekoa, inongo maskararik gabe neure burua zein den erakustekoa... beste askoren artean.
Esperientzia honen bitartez, aniztasuna oso kontzeptu zabala dela jabetu naiz eta baita hau definitzen duen hitzik ez dagoela ere. Baina, nire hasierako aniztasunaren inguruko ikuspegia guztiz eraldatu dela konturatu naiz. Izan ere, lehen aniztasuna definitzen ahalegintzen nintzen eta orain berriz, badakit, aniztasuna definiezina dela, mila elementu hartzen baititu bere gain, aberastasun iturri izanik.
Bestalde, lanaren dinamikaren eta planteamenduaren inguruan hitz egin nahi nuke, atal honek hainbat kontraesan sortu baitizkit. Lanaren prozesuko atal batzuetan hutsuneak nabaritu ditut, zehazki esanda, irakasleen arteko koordinazio falta nabaritu dut eta honek, ikasleon artean ere, koordinazio falta egotea sortu duela iruditzen zait. Gure lanaren prozesuari dagokionez berriz, lanaren azalpenaren txostenak gure saioetan lana burutzeko aukera izango genuela zihoen arren, gai guztietako saioetan hau ez da guztiz bete eta horregatik, nahiko justu ibili gara gure lana aurrera eramateko orduan. Beraz, hurrengo baterako bi atal hauek kontuan hartzea egokia izango litzatekeela iruditzen zait.
Talde lanari erreparatuz gero, oso gustura aritu naiz lanean, une oro nire iritzia emateko aske sentitu naiz eta baita besteena entzuteko eta kontuan hartzeko ere. Taldekideon artean oso giro polita eta segurua sortu dela uste dut eta honek lan egiteko indarra eman digula iruditzen zait. Bestalde, elkarrengandik asko ikasi dugula ziurtatu dezaket, gure ideiak elkarjartzen, bidean topatutako oztopoei aurre egiten, taldekide bakoitzaren ongizatea bermatzen, etab.
Oso gustura nago tokatu zaidan taldearekin lan egiteaz eta honek ere ikaskuntza aberasgarria transmititu didala esan dezaket.
Esperientzia honi amaiera emate aldera, guzti hau bizitzeaz oso zorteduna sentitzen naizela azaldu nahi dut, lau hilabete hauetan bizitakoa bizitzarako ezinbestekoa dela iruditzen baitzait. Gainera, neure burua hobeto ezagutzeko balio izan dit eta baita neure burua gehiago miresteko ere. Bestalde, nire zorteaz jabetu naiz, baita zorte honen aurrean, gainontzekoei lagundu behar diedala euren zortea lortzeko borrokatzen ere. Guztiok baikara mundu honetako biztanle eta guztion ongizatea eta bizi baldintza duina lortu behar ditugu, gizarte justu, zentzudun eta zoriontsu baten alde!
Orain, bai, heldu da agur esateko garaia, esperientziez betetako lauhileko hau amaitu den arren, ikaskuntzak aurrera darrai, beraz jarrai dezagun ikasten eta desikasten!

Comentarios
Publicar un comentario