Jardunaldi hauen gaineko hausnarketari hasiera emateko, honako hau azpimarratu nahiko nuke. Biziki baliagarriak iruditu zaizkit jardunaldi hauek. Zer pentsa handia eman didate, eta iruditzen zait honek eragin handia izango duela nire barnean.
Jardunaldi hauetatik aipatu nahi dudana, esperientzietatik abiatuz, hau da, bizitakoaz hitz egiteak, duen garrantzia da. Honela, bizipen horietan barneratzeko aukera izaten dugu, urrun gertatutako hori gertuagotik bizitzeko aukera.
Bestalde, beste behin ohartu naiz, haurrekin iritzi kritikoa eta pertsonala lantzeak berebiziko garrantzia duela etorkizunari begira. Izan ere, iritzi kritikoaren bidez gizartean gertatzen diren bidegabekerien inguruan hausnartuko dute eta ekingo dute, gizarte justuago baten bila.
Azkenik, tailerren inguruan hitz egingo dut, zehazki antzerkiaren inguruan. Baliteke hau izatea jardunaldi hauetatik gehien gustatu zaidana. Izugarri gustatu zitzaidan tailer honen antolaketa eta hau bideratzeko modua. Hasteko, jolas batzuk egin genituen eta ondoren antzerkia prestatzeari ekin genion, baina inork ez genekien zeri buruzko antzerkia zen. Halako batean, antzerkia egiten ari ginela testu bat irakurtzen hasi ziren, errefuxiatuen errealitate bortitza eta samurra islatzen zuen testu bat. Hau entzutean, erabat unkituta geratu nintzen, bizitzako zorigaiztoen inguruan pentsatzen, izugarrizko frustrazioaz eta inpotentziaz. Bestalde, errefuxiatuen azalean jartzeko aukera izan nuen, nahiz eta, inoiz ezingo dudan beraiek bizi dutena bizi eta sentitzen dutena guztiz sentitu.
Laburbilduz, jardunaldi aberasgarri bezain baliagarriak iruditu zaizkit bai nire orainaldiari eta baita nire etorkizunari begira ere.

Comentarios
Publicar un comentario