ANIZTASUNA
Aniztasunaren inguruan zer dakigun jakiteko, irakasleak ariketa bat proposatu digu: ikasle
guztiak begiak itxi eta aniztasuna hitza pentsatutakoan zein beste 3 hitz etortzen zaizkigun
burura.
Horrelaxe egin ostean, hona hemen gure taldekideoi bururatu zaizkigun hitz zerrenda:
- Aberastasuna: denok ezberdinak izatea gela baterako ona izan daiteke, denakelkarrengandik ikasteko.
- Errespetua: gure inguruko pertsonak errespetatzea ezinbestekoa eta oinarrizkoa da.
- Anitza: ezberdintasun mordoa bilatu ditzakegu (psikikoak, fisikoak..).
- Lankidetza: ezinbestekoa da lankidetza on bat ematea haur guztien beharrak ondobete eta asetzeko.
- Inplikazioa: irakaslearen inplikazioa beharrezkoa da dena ondo atera dadin, eta eskuhartze egoki bat izan dezan haurrarekiko.
- Bizikidetza: honen parte da ingurukoak errespetatzea, lankidetza, inplikazioa…ezinbestekoa da.
Ekintzarekin jarraitzeko, gela guztiaren aurrean konpartitu ditugu talde bakoitzean atera
diren hitz desberdinak. Jarraian aipatuko ditugun hitzak azpimarratzea ere ezinbestekoa da
aniztasuna zer den jakiteko.
- Inklusibitatea.
- Jazarpena.
- Hezkidetza.
- Generoa.
- Adimen anitza.
- Izaera propioa.
Ekintza polita iruditu zaigu aniztasunaren definizioaren gainean hitz egiteko, baina
ondorioztatu dugu, oraindik asko daukagula ikasteko. Bigarren hiru hilabete honetan
aniztasunaren gaineko definizio ziurrago eta sakonago bat eskuratuko dugu.
Comentarios
Publicar un comentario