Esan beharra dut hitzaldi hau, jaso dugunetatik gehien gustatu zaidanetako bat izan dela. Aurrez, behin baino gehiagotan aipatu bezala, bertan entzundakoa esperientzia pertsonaletatik eta bizitakoaz abiatuta kontatua izan delako.
Hitzaldi honek hainbat gaien inguruan hausnartzeko bidea eman dit, baina bereziki etorkizunean gelan aurkituko ditudan aniztasun funtzionalen egoera desberdinen inguruan. Hasteko, irakaslearen papera zein funtsezkoa den jabetu naiz, irakasleak erantzukizun handia du bere eskuetan. Hori dela eta, oso garrantzitsua da irakasleak haurra eta honen garapena ondo ezagutzea.
Bestalde, beti izan behar dugu gogoan haurra ez dagoela bakarrik, haurraren atzean familia bat dagoela eta hau une oro kontuan izan behar dugu, elkarlanean arituz berarekin.
Haurraren hezkuntzari dagokionez, ezinbestekoa da ordutegia haurrari egokitzea bere beharrak eta interesak kontuan izanik. Gizarteak, hezkuntzak bezala, haurrarengana egokitu behar du, gizarte inklusibo bat eraikiz.
Aipatu beharra dut zein garrantzitsua den gizartean ematen diren egoeren inguruko informazioa izatea, bakardadea eta ezjakintasuna gerta ez daitezen. Izan ere, Maitederrek esan bezala, inork ez zieten ezer esaten, ez zekiten zer egin, ezta nori laguntza eskatu ere. Hori dela eta, ezinbestekoa da profesionalen formazioa eta prestakuntza.
Hausnarketari amaiera emateko, honako hau esan nahiko nuke. Gure haurrak ondo behatu behar ditugu, asko baitugu beraiengandik ikasteko. Askotan gu geu izaten gara aurreiritziak sortzen dizkieguna haurrei eta ez gara jabetzen haurrek pertsona oro onartzen dutela.
Laburbilduz, hitzaldi aberasgarri bezain baliagarri bat iruditu zitzaidan, eta ziur nago nire etorkizunean gogoan izango ditudala Maitederren hitzak.

Comentarios
Publicar un comentario