Memoria plaza

Lehengo eguneko hitzaldiaren hausnarketari ekin aurretik, aurrez honen hitzaldian egondakoa naizela argitu nahi dut, beraz, niretzako ez zen zerbait berria izan.
Hala ere, esan beharra dut, lehenengo aldiz hitzaldi hau jasotzean, aurrez ez nuela aniztasunaren gaineko lanketarik egin. Hori dela eta, bigarren aldiz entzutean, gai hau beste begi batzuekin ikusi dut eta orain lotura handiagoa ikusten dut gai honen eta aniztasunaren artean.
Laburbilduz, hitzaldi hau bigarren aldi batez entzuteak, bertan kontatutakoaren inguruan bigarren aldiz hausnartzeko eta aniztasuna beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera eman dit. Askotan esan bezala, aniztasuna hain zabala denez, gai asko hartzen ditu beregain eta Memoria Plazan entzundakoa horietako bat da.
Hitzaldi hau entzutea beharrezkoa iruditzen zait, garrantzi asko ematen baitiot nondik gatozen jakiteari, beste hitz batzuetan esanda, gure kulturaren parte den gauza orori. Hausnarketari amaiera emateko, hitzaldi aberasgarria bezain baliagarria iruditu zitzaidan bai nire jakinduria zabaltzeko eta baita aniztasunaren gaineko ikuspuntua zabaltzeko ere.

Comentarios