Memoria plaza

Lehengo hitzaldian jorratu genuen gaia interesgarria iruditu zitzaigun aurrez ezagutzen genuelako, izan ere, gure etxeetan asko hitz egindako
gai bat da hau eta bestalde, hitzaldian kontatutako bizipenak lehenengo pertsonan kontatuak izan zirelako. Gainera, euskaldunon kulturaren
eta historiaren parte dira eta garrantzitsua iruditzen zaigu nondik gatozen kontuan izatea.
Gai honen inguruan bi alderdi daude, alde batetik, terrorismoaren (ETA, GAL, Escuadrón Vasco Español, Triple A...) biktimen
gertakizunak eta bestetik, abusu poliziala jasandako biktimenak. Esan beharra dago, terrorismoaren biktimen inguruko informazioa
nahiko zabaldua izan dela orain arte eta baita gaur egun ere, baina, bestalde berriz, abusu polizialaren biktimen inguruko informazio
juxtu eta mugatu bat besterik ez dugu jaso. Honen arrazoia, gobernuak interesatzen zaion informazio mugatu bat bakarrik helarazten
duela da, eta hori dela eta, askotan transmititzen duena, ez da errealitatea eta egia absolutua.
Gure iritziz gai hau aniztasunarekin lotuta dago ondorengo hiru arrazoi hauengatik:
  • Norberaren iritzi, behar eta eskubideak ez dira kontuan hartzen, hori dela eta, ez da aniztasuna sustatzen. Enpatia falta izugarria
     dago eta ez gara gai besteen lekuan jarri eta hauek entzuteko.
  • Politikak, kapitalak, botereak ezberdintasun baten barruan homogeneoak bilakatu nahi gaituzte, munduko leku eta bizimodu oro
     berdinak bilakatuz.
  • Etorkizuneko irakasle bezala, garrantzi handia ematen diogu gai honi. Izan ere, joera nabarmena dugu norberaren familiaren historia-
    gatik etiketak sortzeko. Honen aurrean, hauek deseraikitzen ahalegindu behar dugu, aniztasuna positibotzat hartuz.
Gai honek bizitzako ikaskuntza garrantzitsuenetariko bat eman dio gizarteari. Bakea eta gorrotorik gabe bizitzearen aldekoa.
Horren gai garrantzitsua dela kontuan izanik, iruditzen zaigu biztanleok ez gaudela nahiko informatuta, askotan gai hau isilpean mantendu
baita. Hori dela eta, irakasle bezala ezinbestekoa iruditzen zaigu gure ikasleak gai honen inguruan informatzea, betiere, informazio nahikoa
eskuratu eta hau era neutro batean adierazita. Modu horretan, ikasleak kritikoak izatera bultzatuko ditugu.

Comentarios