Gaurkoan, aurreko egunean Chrysallisen eskutik jasotako hitzaldiaz hitz egitera natorkizue.
Lehengo egunean bizitakoa izugarria izan zen. Jarraian kontatuko dudana hobeto uler dezazuen, azalpen txiki batekin hasiko naiz.
Apirilaren 12an, Crysallisek transexualitatearen inguruko hitzaldi bat eskaini zigun. Bertan, gaur egungo errealitate gordin bat kontatu ziguten bi pertsonek. Biek modu desberdinean bizi zuten egoera hau, batek zuzen zuzenean eta beste batek berriz, zeharka.
Lehendik gai honen inguruko informazioa izan arren, lehengo eguneko hitzaldia izugarri aberasgarria iruditu zitzaidan,. Izan ere, egoera jakin bat bizi duen batek bakarrik daki zer den egoera hori bizitzea. Horregatik, aurreko eguneko hitzaldia biziki baliagarria bezain txundigarria izan zen, bereziki, lehen pertsonan kontatua izan zelako, bizipen erreal eta gordinez betea, hain zuzen ere.
Hitzaldi honek gaur egungo errealitatea nolakoa den jabetzeko balio izan dit. Jakin denok dakigu, transexulitatearen inguruan, baina, zure inguruan horrelako egoerarik eman ezean, nekez ulertuko duzu gai hau eta nekez ulertu honek dakarren guztia. Halaxe izan da nire kasuan behintzat.
Gogoan ditut hitzaldi honetan irakasle izango garenoi emandako hainbat aholku:
- Haurrak entzun eta ikusi.
- Gai honen inguruko formakuntzak jaso.
- Haurren bidelagunak izan.
- Haurrei arnas guneak esakini, non entzunak, maitatuak, ulertuak... sentituko diren.
Bi pertsona hauen ahoetatik irtendako hitzen laguntzaz, ondorengo ondorio hauek atera ditut:
Hasteko, errealitate batzuk urrun ikusteak ez duela esan nahi hauek gure errealitateak bihur ez daitezkeenik. Horregatik, ezinbestekoa izango da, irakasleok, une oro formatuta egotea egoera honi ahalik eta ondoen erantzuteko. Bestalde, eskola komunitate osoaren jarrera positiboa eta inplikazioa ere biziki garrantzitsuak dira. Azkenik, ez dugu ahaztu behar eskolak haurrentzako leku seguruak izan behar dutela, entzunak, ulertuak eta maitatuak sentituko diren lekuak hain zuzen ere. Hortaz, gure funtzioa izango da leku hauek eraikitzea eta une oro lanean aritzea haurren ongizatea bermatzeko helburuarekin.

Comentarios
Publicar un comentario