" Buda explotó por vergüenza"

Film honek, orain arteko eskola inklusiboko saioetan hitz egindako errealitateetako bat islatzen du,
biziki egoera sozio-ekonomiko baxuan bizi diren familien egoera. Film honen bidez, gure errealitatetik
oso urrun ikusten dugun beste bat ezagutzeko aukera izan dugu. Izan ere, gu zuriak eta egoera
ekonomiko arrunt batean kokatuak izateak, nahiz eta batzuetan ez hau pentsa, pribilegio handiak
ekartzen dizkigu eta ez gara ohartzen, munduko beste leku askotan, gure ezaugarri berdinak ez
dituzten pertsonak miserian eta pobrezian bizi direla, bai sozialki eta baita ekonomikoki ere.

Emakume izatea gure gizartean, gure egunerokoan, gogorra egiten bazaigu ere, beste leku askotan,
are gogorragoa da, guztiek ez baitute zuri jaio izanaren zortea eta honek dakarren pribilegioa.

Bestalde, film honek hezkuntza eskubidearen inguruan bizi dugun errealitatearen bestelako
errealitate gordin bat islatzen du. Izan ere, jaiotzen garenetik ez al genuke denok hezkuntza bermatua
izan behar? Bada, tamalez, munduko leku askotan ez dute behar adina baliabide zein kapitalik hau
onartzeko, eta horrez gain, genero desberdintasuna dela eta, mutilek pribilegio gehiago dituzte
hezkuntza jasotzeko orduan, hezkuntza gizonezkoen egitekoa dela uste baitute.
Guri, egoera sozio-ekonomiko egokian bizi garenoi, arrotza egiten zaigu hezkuntzarako eskubidea
bermatua ez izatea. Aldiz, beste lurralde askotan, filmeko protagonistak ondo adierazi bezala,
honelako egoera bizi dute: “No he encontrado a alguien que quisiera enseñarme, así que, he
aprendido yo sola”. Horren egoera tamalgarrian bizitzeak, bizitzako beste ikaskuntza batzuk
dakartza. Hau da, guk gure bizimodua erosotasun osoz bizi dugun bezala, beste batzuk, egunero
borrokatu behar izaten dute euren eskubideen alde eta euren bizi itxaropenaren alde.

Lehen aipatu bezala, film honek bi bizimodu erabat ezberdin ikusi ahal izateko balio izan digu,
pribilegiodunena eta zapalkuntza pairatzen dutenena. Bien arteko desberdintasunak handiak direla
antzeman daiteke, hala ere,  desberdintasun horietan ere berdintasun bat nabarmendu daiteke.
Berdintasun hori, emakumeok jasotzen dugun zapalkuntza da emakume izate hutsagatik. Filmean
ikusten ahal denez, emakumeok indarkeria fisikoa nahiz ahozkoa jasotzen dugu etengabe, gizarte
patriarkal bidegabe honek, emakumeok, gizonezkoen azpitik gaudela sinestarazi nahi digulako.

Beraz, film honetatik jasotako ikaskuntza nagusienetarikoa, honako hauxe da. Oso pribilegiatuak
garela haien aldean eta hori asko baloratu behar dugula. Bestalde, bertako emakumeek haien
eskubideen alde egunero borrokatzen duten bezala, hemen ere borrokan jarraitu behar dugu mundu
guztiko emakumeok bizitza duin bezain kalitatezko bat izan dezagun. Hori baita feminismoaren
alderdi onuragarrienetariko bat beste askoren artean, hau da, emakume guztiok biltzen gaituela
borroka berdinean eta gutako bakoitzaren indarra ezinbestekoa dela gizarte justu eta feminista bat
lortu ahal izateko.

Comentarios