UNRWA jardunaldiak

Hitzaldi desberdinak entzuteko aukera eduki genuen etorkizuneko irakasle bezala. Zenbait hitzaldi aberasgarriagoak izan zitzaizkigun beste batzuk baino, hala eta guztiz ere, ideia hauek nabarmentzea gustatuko litzaiguke.

Lehenik eta behin, hitzaldi aberasgarriena bizipen pertsonaletan oinarritutako izan zen guretzat. Hitzaldi honi esker benetako errealitatea nola zen ikusteko eta irudikatzeko aukera eman zigun. Izan ere, askotan irudien bitartez horietaz jabetzen saiatzen gara baina hitzaldi honen ondoren konturatu gara benetan ez genekiela errealitate hori aniztasunaren aldetik nola zen. Horiek horrela, baliagarriagoa iruditu zaigu bizipen pertsonaletatik abiatuta aniztasuna lantzea eta ez teoria aldetik. Enpatia lantzeko aukera ere sustatu zigun hitzaldi honek.

Bigarrenik, garrantzitsua iruditzen zaigu haurrekin pentsamendu kritikoa sustatzea, izan ere, modu honetan haurrak beraien iritzi pertsonaletatik abiatuz gizarte justu eta erreal bat sortzeko lan egingo dute. Hau lortzeko bide bat, hezkuntzaren aldetik, gelatan arte gehiago sartzea izango litzateke. Arteak haur bakoitzaren erritmoak errespetatzeko aukera ematen du eta horrela bakoitzari behar duena eskainiko diogu behar duenean.

Azken ideia honen harira, teorian ikusitakoa praktikan bizitzeko aukera izan genuen tailer
 desberdinetan parte hartuz; hala nola, komikia, ipuina eta antzerkia.

Tailer hauetan parte hartzea baliagarria iruditu zitzaigun irakasle bezala. Izan ere, gure etorkizuneko geletan egingo ditugun ekintzen gaineko hausnarketa bat egiteko aukera eskaini baitziguten.Laburbilduz, baliagarriak izan ziren bi egun hauek.

Comentarios