Gaur, Tabakalerara egin dugun bisitaren inguruan solastuko dut.
Bertan jasotako informazioa aztertu eta barneratu ostean, ondorengo hauek izan dira bertatik atera ditudan ideia nagusiak:
Bertan jasotako informazioa aztertu eta barneratu ostean, ondorengo hauek izan dira bertatik atera ditudan ideia nagusiak:
- Aniztasunaren gaineko ikuspegia oso zabala dela ohartu naiz "Arrotzaren" jarduera burutu dugun unean. Hau da, ea zein momentutan sentitu garen arrotzak. Honek, aniztasunaren eremu zabalaz jabetzeko aukera eman dit.
- Gure barne ideiak eta iritziak ez dira egokiak izango bizi guztian zehar, horregatik, ezinbestekoa da hauek deseraikitzea, ideia berri batzuk eraikiz, edo beste hitz batzuekin esanda desikasten ikastea. Bestalde, prozesu hau oso garrantzitsua izango da gure etorkizuneko lanbidean, izan ere, barneratuta ditugun aurreiritzi eta rolak apurtu behar ditugu gure ikasleei eredu egoki bat eskainiz.
- Amaitzeko, irakasleon esku-hartze egokia ezinbestekoa izango da aniztasuna gure etorkizuneko geletan errespetatua eta onartua izan dadin. Hori dela eta, garrantzitsua da irakasleok geure jokatzeko modua behatzea eta aztertzea, bertan ikusitakoaren inguruan hausnartuz, horrela, gure esku-hartzea hobetuz.
Comentarios
Publicar un comentario