Inpaktantea izan zen hitzaldi hau. Errealitatea erakusten zuten bideoak jarri zituen eta lehenengo
pertsonan pasatako pasarte bat kontatu zuen Maitederrek, hausnarketarako hitzaldi paregabea
izan zen. Etorkizuneko irakasle bezala puntu hauek azpimarratzea gustatuko litzaiguke:
pertsonan pasatako pasarte bat kontatu zuen Maitederrek, hausnarketarako hitzaldi paregabea
izan zen. Etorkizuneko irakasle bezala puntu hauek azpimarratzea gustatuko litzaiguke:
- Nahiz eta geletan material eta baliabide asko egon, hitzaldi honen ostean konturatu ginen benetan
ez daudela haur guztien beharretara egokitutako materialak. Gure iritziz, hobea litzateke material
gutxiago eduki gelan baina benetan haur guztien beharrak asetzeko gai direnak. - Oso garrantzitsua iruditu zitzaigun haurra eskolan nola aurkeztua izan zen entzutea. Hau da, bere
zaletasun eta barne ezaugarrietan zentratuz aurkeztu zuen haurra bere ikaskideen aurrean. - Eskolaratzeko dauden arazoak asko inpaktatu gintuen. Izan ere, uste genuen, ekonomiak bakarrik
ekartzen zituela arazo hauek eta ez da horrela. Hitzaldiaren ostean konturatu ginen aniztasun
funtzionala duen haurra eskolaratzea dirudiena baina zailagoa dena. - Irakaslearen formazioa ezinbestekoa da haurrekin esku hartze egoki eta on bat egiteko.
- Helduok ikusten ditugun ezberdintasun fisikoak haurrek ez dituzte ikusten eta uste dugu irakasle
bezala beraietatik ikasi beharko genukeela. Izan ere, askotan helduok jartzen ditugu muga edo
oztopoak baina errealitatean haurrek ez dute inongo arazorik ikusten, beraien artean denak
berdinak direla sentitzen baitute. - Ordutegiaren malgutasuna ezinbestekoa iruditzen zaigu egoera hauen aurrean.
- Irakasle aldaketa erronka gordin bat da haur hauentzat, alderdi emozionalari dagokionez asko
hunkitzen baititu. Asko kostatzen da irakasle-ikasle arteko atxikimendua sortzea eta behin hau
sendotuta dagoela irakasleez aldatzea erronka handi bat da. Berriro hasiera puntutik abiatzea
tokatzen bazaio haurrari.
Laburbilduz, baliagarria izan zaigu hitzaldi hau aniztasunaren gaineko ikuspegia zabaltzeko eta
errealitatea gertuagotik ezagutzeko aukera eskaini baitigu.
errealitatea gertuagotik ezagutzeko aukera eskaini baitigu.
Comentarios
Publicar un comentario