Etorkizuneko irakasleak izango garela kontutan edukirik, ipuinaren garrantzia azpimarratzea
gustatuko litzaiguke, izan ere, haurrekin zenbait gai, asmo eta helburu lantzeko tresna baliagarria
baita.
Liburu desberdinak esku tartean eduki ondoren (“Hodeiekin dantzan”, “Tango etorri eta hiru dira”,
“Goian eta behean”, “Nik ere nahi dut mango bat”, “Tximeleta belarriak”, “Munstro arrosa”,
“Frederik”...) esan beharra daukagu gure aniztasunaren gaineko perspektiba aldatzeko baliagarriak
izan direla. Horiek horrela, ondorengo hausnarketa hau egin dugu.
Lehenik eta behin, aniztasunaren definizioa zabaltzen lagundu digute ipuin guzti hauek. Izan ere,
Frederiken ipuinari adibidez, hasieran ez genion horrenbesteko loturarik ikusten aniztasunarekin,
baina, behin hau aztertu eta landu ostean, ohartu gara lotura zuzena duela. Frederik gizarteko
roletatik kanpo geratzen den pertsonaia bezala irudikatzen du liburuak.
Bigarrenik, ipuinen bitartez errealitatearen ikuspegi zabalago bat eskaini diezaiekegu haurrei. Hau da,
alegiazko mundua alde batera utzi gabe, errealitatearen gaineko zenbait arlo lantzeko aukera
daukagu (guk jaso ez duguna). Hala nola:
- Familia aniztasuna.
- Koloreak.
- Ohiturak.
- Hizkuntza.
- Egoera soziekonomikoa.
Bestalde, ipuinaren esanahietatik aparte, ilustrazioek aukera handia ematen digute gai desberdinak
sakontzeko eta ipuina gurea egiteko. Horrela, ipuinean ageri ez diren zenbait ideia gehitu ditzakegu
eta gure helburuekin bat ez datozen zenbait ideia kendu hauetatik. Hau da, ahozko hizkuntzaren
bitartez kontatutako ipuinek moldatzeko aukera ematen digute oro har.
Oso eraginkorrak iruditu zaizkigu liburu hauek aniztasuna lantzeko. Izan ere, guk ez genuen
aukerarik izan ipuinen bitartez inguruan genuen errealitatea ezagutzeko. Aldiz, gure etorkizuneko
haurrei, liburu hauek erabiliz beraien ingurunea erakusteko aukera eman diezaiekegu.
Etorkizuneko irakasle bezala, Arraroa eta Hodeiekin dantzan liburua haurrekin erabiltzea baliagarria
ikusten dugu. Hala nola, jarraian azalduko ditugun ideiak landuko genituzke geure gelako haurrekin.
ARRAROA: beste pertsonekiko desberdintzen gaituzten ezaugarriak aztertu eta analizatu, eta
horietatik ondorio positiboak atera. Guzti hau aurrera eraman ahal izateko, beste ikaskideekin
amankomunean ditugun ezaugarriak nabarmentzea ere baliagarria izan daiteke haurrentzat.
Jarduera
Gelako ikasle guztiak borobil handi batean jarriko dira eserita eta ondoan duen haurrarekiko duen
ezberdintasuna zein den jakinaraziko die beste haurrei. Ondoren, haur guztiek beraien
ezberdintasunak azaldu ostean, haien arteko berdintasunak zeintzuk diren azalduko dituzte. Jarduera
honen bitartez, beste haurrekiko ditugun desberdintasun zein berdintasunak aztertzeko aukera
edukiko dute haurrek eta guztiak anitzak direla ondorioztatu ahal izango dute. Ekintza hau egin
ostean, haurrekin hausnarketa txiki bat egitea garrantzitsua izango da ekintzaren helburua bete ahal
izateko.
HODEIEKIN DANTZAN: irakasle bezala ipuin honen aukeraketa egingo genuke arlo desberdinak
lantzeko aukera ematen duelako; hala nola, kulturartekotasuna, lanbideak, koloreak, emozioak,
sozioekonomikoa, musika…
Jarduera
Ez genuke ekintza zehatz eta bakar bat diseinatuko ipuin honen harira, unitate didaktiko bat sortzeko
aukera ematen baitigu. Hau da, liburu honi esker lehen aipatutako arlo desberdinak lantzeko aukera
daukagunez, hiru hilabete bateko unitate didaktiko bat sortuko genuke.
Adibidez, lanbideak ikasterako garaian liburua oinarri bezala hartu dezakegu eta ondoren gurasoen
parte hartzea sustatuz, gurasoak etorri daitezke gelara beraien lanbidearen gaineko hitzaldi txiki bat
ematera. Modu honetan, haurrak errealitatea gertutik ezagutzeko aukera edukiko du.
Comentarios
Publicar un comentario