Tabakalerara bisita

Talde bezala, aniztasunaren inguruko definizio zehatz bat ezagutzen genuen baina
Tabakalerara joan ostean  ohartu gara aniztasunaren esparrua oso zabala eta abstraktua
dela. Beraz, ez dago definizio zehatzik. Gehien harritu  gintuen kontzeptua, ikasi-desikasi
ekintza izan zen. Izan ere, aniztasunaren definizioa egoera eta testuinguruaren arabera
aldatzen doa, horregatik gure barne ideiak aldatzen eta berriro eraikitzen joan behar dute.
Irakasle bezala ezinbestekoa izango da, ikasi-desikasi prozesu batean etengabe egotea.

Bigarrenik, aniztasunean hain garrantzitsuak diren sentimenduei erreparatu diegu.
Horretarako “el intruso” esposizioan ageri den hormigoizko muroa eta bertan entzun
daitezkeen bihotz taupadak erabiliko ditugu adibide gisa. Artelan honek emozio ezberdinak
sorrarazi zizkigun, hala nola ezjakintasuna, deserosotasuna, hotza, gogorra, arrotza…
emozio guzti hauek gure ezagutzak  birplanteatzera eraman gaituzte. Izan ere, gu gure
errealitatea ezagutzen dugu besteen errealitatea oso ezberdina izan daitekeela kontuan hartu
gabe.

Pertsonok askotan harresi bat jartzen dugu beste pertsonekiko, aurre iritziak medio, haien
sentimendu eta bizipenak kontuan hartu gabe.Horrek ez digu uzten beste pertsonarengana
hurbiltzea, oztopo baita, eta ezin dugu ondo ezagutu beste aldean dagoena. Gure kasuan, adibidez,
haur bat izango litzateke eta  aurrez aipatutako oztopo horrek haurrarekiko dugun jarrera baldintzatu
du.


Resultado de imagen de tabakalera arrotza












Hormigoizko horma (bihotza)

Irakasle paperean oinarrituz esan dezakegu funtzio garrantzitsu bat daukala haurren bizitzan, bera
baita askotan haurren “salbatzaile”. Haurrarekiko duen harresia apurtzen badu, haurrarengana
iristeko aukera gehiago izango ditu, esku hartzea egokiago bat eskainiz.

Amaitzeko, bigarren erakusketak, Landa Lan, eskainitakoari buruz hitz egingo dugu. Azkenik,
aipatutako ideiaren harira, esan dezakegu irakaslearen ekintzak aztertu eta rekopilatzeko baliabide
eraginkor bat izan daitekeela bideoa. Izan ere, grabaketei esker hezitzaileek dituzten esku hartze eta
jarrera anitzen gaineko ondorio eta hausnarketak atera ditzakegu. Lanketa honi esker, egiten ditugun
ekintzez ohartarazi eta hauek hobetzeko aukera eskaintzen digute, haurrarekiko dugun irakaskuntza-
Ikaskuntza hobeago bat bermatuz.

Azkenik, aipatu beharra dago, haurrak bizitzen ari diren momentuaz jabetu egin behar garela izan
ditzaketen beharrei erantzun egoki bat emateko. Horretarako, familiarekin kontaktuan egotea oso
garrantzitsua da  haurraren egoera zein den jabetzeko eta horren aurrean erantzun bat edo beste
emateko. Irakaslearen esku-hartzeak aldaketa handiak eragin ahal ditu ikasleengan eta beraz
hauetaz ongi informatuta egotea eta haurrei transmititu nahi zaizkien ezagutza berrien inguruan
formakuntzak jasotzea ezinbertzekoa izango da haurraren ikaskuntza eta zoriontasuna lortzeko.





























Comentarios