Gaur, Calcuta Ondoanekoen eskutik jasotako saioaren inguruan hitz egingo dizuet. Hasteko, esan beharra dut, aniztasunaren inguruan jaso ditugun hitzaldi, saio eta tailer guztietatik hau izan dela baliagarriena iruditu zaidanetako bat. Izan ere, orain arteko saio eta hitzaldi guztietan jasotako aniztasunaren inguruko informazio eta teoria guztia, praktikan jartzeko aukera izan dugu.
Gaurko saioak barneratuta ditugun hainbat gaien inguruan kontzientzia handiagoa izateko balio izan dit. Hala nola, botere ekonomikoak gure identitate pertsonalean duen indarraz, aniztasuna homogeneotasun bilakatuz eta pertsona ororen identitate pertsonala estaliz.
Bestalde, ondorengo hau ere aipatu nahiko nuen. Izugarri baliagarriak bezain aberasgarriak iruditu zaizkit gaurko saioa aurrera eramateko proposatu dizkiguten jarduera zein ebaluazio metodoak. Saioan zehar nola sentitu garen adierazteko lurrean borragoma, ispilua, orratza, oskola... eta bestelako objektuak jarri dituzte eta guk objektu hauen bidez nola sentitu garen adierazi dugu, bakoitzaren sormena eta sentimenduen aniztasuna bultzatuz.
Laburbilduz, gogoeta honen hasieran aipatu bezala, biziki baliagarria bezain interesgarria iruditu zait gaurko saioa, ziur naiz, etorkizunean gaurko saioan burututako hainbat jarduera eta ebaluazio metodo erabiliko ditudala.

Comentarios
Publicar un comentario